XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASITAKOA APLIKATUZ

1. Begira ezazue ea txangoaren dokumentazio guztia egina duzuen:

krokisa

azalpena

ordutegia

fitxa teknikoa

Zerbait falta bazaizue, amaitu.

2. Zuen bidaiaren gida egina dago honezkero.

Inprimatu baino lehen, ondo aztertu eta, behar izanez gero, zuzendu:

A. Krokisa:


- Argi dago nondik nora joango zareten?
- Errepideetako izenak markaturik daude?
- Herri guztiak seinalaturik daude?

B. Gidaren azalpena:


- Leku bakoitzera noiz helduko eta handik noiz aterako zareten esanda dago?
- Bisitatuko dituzuen lekuak azalduta daude?
- Espazioa ondo adierazita dago?
- Leku bakoitzak duen interesgarriena azaldu duzue?
- Leku bakoitzean egingo duzuena argi dago?
- Egingo duzuena esaten duten aditzak geroaldian daude?
- Hitzen ordena ondo dago?
- Letra mota diferentea erabili duzue inportanteena nabarmentzeko?
- Ortografi hutsunerik ba al dago?

D. Ordutegi zehatza:

- Egingo duzuenaren laburpena denboraren arabera adierazita dago?

E. Fitxa teknikoa:


- Zuen herritik harako aldea eta iraupena ondo kalkulaturik daude?
- Azalpenean bidaiaren gorabehera interesgarrienak bilduta daude?
- Ikurrek ondo azaltzen dute zer egin daitekeen leku bakoitzean?

OHARRAK:

- Bidaian zuetako bakoitzak berekin eraman beharko luke krokisa, autobusa edo trena zein lekutatik doan jakin ahal izateko.

- Gurasoei emango diezue eginiko gida eta, euskaraz ez badakite, itzuli egingo diezue, nora joango zareten eta han zer egingo duzuen jakin dezaten.